Bentana barriak egitea
- 2011
- BEDIA
Gizonek beti mahonezko frakak eroaten ebezan. Domeketan mezara joateko beste erropa bat ipinten eben. Aita hondino bruseagaz ibilten zan. Egun seinaladuetarako milarraiazkoaren antzekoa erabilten eban; eta baltza bere euki eban. Garrikoa bere beti erabilten eben, baltza. Zahar egiten zanean, astegunerako erabilten eben eta barria jaiegunerako. Txalekoa bere ibilten eben gizonek.
Informer: Eusebia Duo