• 2019
  • AULESTI
Return

Gerra garaiko pilotariak

 

Gerra aurrean, aitaren sasoian, afizino handia egoan Aulestin. Gerraostean, 1943-44an, Eibarko San Juan ferian Aulestiko sei pelotarik hartu eben parte. 1000 biztanleko herritxu baten ez dau holakorik ikusi. Gainera, ez eukien frontoirik; eleizearen horman entrenetan eben. Batzokietako txapelketetan be hartzen eben parte orduko pelotariek, eta Aulestik hiru urte segiduan irabazi eban txapelketa hori. Ha trofeoa Aulestiko batzokian egon zan, baina frankismoaren beldurrez, batzokietako gauzak ezkutatu egin behar izan ziran eta irabazitako trofeoa ondo ezkutau eben. 1980ko hamarkadan konpondu egin eban trofeo hori 20.000 pezetaren truke. Inoiz museoren batera entregetako asmoa dauka.

 

Informer: Jose Ramon Uriarte "Katxin"