Atxia motxia
- 2014
- MUNGIA
Ama ibilten zan partera auzorik auzo. Orduan parterak ibilten ziran, eta praktikantea etorri zanean, praktikanteagaz batera ibilten ziran. Bestaldekoa izan zan parterea eta euren ama haregaz hasi zan. Bestaldekoaren izena Maria Josefa zan, baina Maripa esaten eutsien. Maripa hiru auzotan ibilten zan: Atelan, Llonan eta Iturbaltzan. Amak beti eukiten eban amantala prest, behar zanean beragaz joateko. Artean abisau egiten ebezan eta horregaitik jakiten eben nondik deituko eutseen.
Informer: Mari Agirre