Behar-baldintzak: 10 orduko lanaldiak
- Services
- 2023
- BERRIZ
Urtean 500 kg inguru gaztai egiten ebazan, eta gainerakoa esnetan saltzen eban. Egunean 100-120 litro esne jasten ebazan. 400 arditik 200 jatsi eta gainerakoak bildotsakin egoten ziran, edo antzuak ziran. Esnearen erdia gatzaturako eta beste erdia gaztaia egiteko erabilten eben. Dana eskuz egiten eban, andrearen laguntzaz. Agurainen ikasi eban gaztai sikuak egiten, eta andreari erakutsi eutsan zelan egiten zan; berak ezin izaten ebanean, andreak egiten ebazan, prentsea be baukien eta. Horretan hasi zanetik asko aldatu da gaztaia egiteko modua. Lehen jatsi be baldera egiten eben, eta orain ontzi modernoak dagoz. Gainera, lehengo aldean orain garbitasun handia dago.
Gaztai-txapelketetan be hartu dau parte, baita irabazi be. Txapelketetara eta ferietara joan izan da gaztaiokaz. Gaztai feskoa Lekeition saltzen eban; egin eta egunean bertan edo hurrengoan; eta sobretan zan esneagaz eginiko gaztai sikua ferietan eta etxean. Lekeition 1000-1200 pezeta inguruan saltzen eban gaztai bakotxa.
Informer: Eusebio Bengoetxea