• 2008
  • MARURI-JATABE
Return

Gaztaia

 

Balde zabal handi batera esnea bota, eta legarra emon behar izaten jakon. Balde handi baten ipini, eta apurtu egin behar izaten zan tenedore bategaz, eta gero kargau, otzaratxuakaz kargau, gaztaia egiteko amasea lotu arte. Esneari urak urteten eutsan gainera eta gaztaia azpian lotzen zan.

 

Gaztaitxuak otzaratan egiten ebezan; 3 gaztai edo holan egunean. Baldetik otzaretara pasetan zan. Baldeko amaseari raja-rajak egin, eta hareek koadrutxuak koiu eta keserara botaten zan. Han egiten zan gaztaia. Gaztai-otzarea deitzen eutsien hari.

 

Harek otzareak zuloak euki behar dauz. Porzelanazko bat euki eben. Urak urteten eutsan. Egurrezko beste batzuk be euki ebezan. Egurrezko otzarak politak ziran gaztaia egiteko; koadrutxuakaz. Hareekaz egiten ebezan gaztaitxuak, hiru gaztai egunean.

 

Gero hareek gaztaiak saldu egiten ebezan Plentziara eta Mungiara. Aste barruan egiten ebezan gaztaiak zapatuan-edo saltzen ebezan plazetara joanda. Gaztaiak freskotan saltzen ebezan.

 

Informer: Felisa Larrazabal

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala

Related Videos