Seguridade soziala etxeko buruak baino ezin eban kotizau
- 2018
- BUSTURIA
Garia ereitea eta gari-jotea ezagutu dauz. Garia eskuz ebagiten zan zerreaz; txolak amarrau eta metak egiten ziran. Hareek gurdian kargau eta etxera ekarten ziran, eta harriaren kontra jo. Samatik painelua ipinita ibilten ziran, hauts itzela altzetan zan eta. Orain dutxara sartuta, agur; baina, orduan, etxe albotik errekea pasetan bazan… Tinakua uragaz bete, eta han garbitzen ziran.
Gerora makinea etorri zan. Idiakaz makina bat ekarri eta argia egoten zan lekuan konektetan eben. Ha aurrerapen handia izan zan, galtzua be botaten eban eta.
Informer: Jose Mari Urrutikoetxea