• 2010
  • BERRIZ
Return

Gaixotasunak eta kalenturea

 

Kalenturea gaixotasun askoren seinalea izaten zan.

Orduan anginak, garrotilua eta kukurruku-eztula edo txakur-eztula ziran gaixotasun arruntenetarikoak. Azken honegaz personea ito beharrean paretan zan. Lekukoren amak enplastua egin eta painelu bategaz zama eta papar inguruan ipinten eutsan.

Kalenturea kentzeko hanketan ozpinetan, biñagretan, bustitako trapua ipinten eben; bekoki inguruan be bardin.

Lehen ez egoan kalenturea neurtzeko modurik, gitxi batzuk izan ezik, etxeetan termometrorik be ez eukien.

Enplastoa egiteko, bedar batzuk oriotik pasau eta zaman ipinten ebezan painelu baten batuta.

 

Informer: Hilario Alkorta

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala