Estraperloa eta errazionamendua
- 2010
- BERRIZ
Gabonetan, Gabonetako abestiak egiten ebezan. Lourdesek abesti bat egin eban Gabonetarako, eta harexeri dantzea ipini eutsien:
Abestu daigun, dantza egin daigun,
jo daigun tronpeta, jo daigun tronpeta.
Kristo jaio da, ze gau ederra,
Bakea lurrean eta maitasuna.
Zerutik gaur jatsi da,
Umetxoak, zatoz ikustera.
Danok batera, goazen Belenera.
Jesus haur txikiari musu emotera.
Kanta amerikar bat be kantetan eben, euskeratuta. Dana abesten eben panderoakaz. Gabonetan umeen familiakoei esaten eutseen ikusten joateko, urritik Gabonetara zer egin daben jakiteko.
Informer: Miren Tere Olaeta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa