• 2010
  • DIMA
Return

Frantzia Kortekoa

 

Etorri nintzanean Frantzia partetik
Ama topadu neban etxean bakarrik.

—Zer egiten dau ama horrelan tristerik?
—Nobedade barriak entzun dodaz bai nik.
 
—Zer nobedade entzun dau bai ama neurea?
—Ezkonetan zareala bai ene semea.

—Nongoa dakazu ba zeure emaztea?
—Frantzia partekoa bai ama neurea.

—Ez dot gura frantsezik, hain gitxi erranik.
Egin dodan promesa  kunplidu behar dot nik.

—Ze promes dauko ama kunplidu egiteko?
—Urten bidera eta andrea hilteko.

—Ez da posible ama nik hori egitea,
urten bidera eta andrea hiltea.
Anaia ez dala kapaz estudiantea.

—Juanita jatsi zaitez  zaldi horren gainetik
Sartu deitzu(da)n puñala bihotzaren erditik.

—Ai horren puñalorren zorrotzen zorrotza!
Ikusiaz beste barik hilten deust bihotza.

—Abadea ekarrizu ba konfesatuteko
neure arima tristea konsolatuteko.

—Abadea urrin dago eta eleizea urrinago;
horretan ibilteko asti gitxi dago.

—Zazpi izara dodaz odolez mantxaurik,
Zortzigarrentxu honek naroa ni mundutik.

—Zeruan kanpak dira ez dakit zergaitik
igual izango dira neure heriotzeagaitik.

 

Informer: Antonio Sagarna

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa