Ziortza-Bolibarko auzoak eta etxeak
- 2020
- ZIORTZA-BOLIBAR
Farolagaz, batez bere, gortara joaten ziran. Horrek erabili behar izaten ziran, peligrosoa zan kandelea airean eroatea eta. Eskegita ipinten ziran. Lehengo farolak kristaldunak izaten ziran, lau kristal eta atetxua. Erdian kandelea ipinten zan eta sarri garbitu behar izaten ziran kristalak argitasuna pasetako. Kandelak eta farolak Mungiako ferreterian erosten ebezan.
Informers: Lurdes Iturregi and Pedro Olea