Iretargia, Eguzkia eta Mundua
- 2018
- ZEBERIO
Gaur egun, ezti-klase asko dagoz, eta poteetan begiratzen ezkero, asko Errioxan eginda dagozala ikusiko dogu. Errioxan erromeroduna eta mila lorea egongo dira, baina Errioxan ez dago eukaliptorik; kostaldeko produktua da. Benetakoa txilar-eztia be baltza da, eta orduan konturatzen zara ha eztia ez dagoala txilarraz eginda. Jatorri-izendapenezko produktu moduan agertzen diranak, sarritan, beste leku batzuetakoak izaten dira, eta gero bertan enbasaukoak. Eztiagaz be gauza bera pasetan da, beste leku batetik ekarri eta bertan enbasetan dau. Horrek konpetentzia handia egiten dau.
Informer: Valentin LLona
Foundations: Busturiko Udala and Labayru Fundazioa