Gerreak etxean harrapau ebazan
- 2021
- ZEBERIO
Lekukoak 20 urte inguru eukazanean etorri zan azkonarra. Asto ganean be ibili dau azkonarra inoiz. Lezan hil, koiu eta etxerik etxe astoan ipinita borondatea batzen joaten zan. Horreek arto-soloetan sartu eta kristonak egiten ebezan; igual solo bat osoan behera bota gau baten. Eskinak, jeneralean, goian itxi eta soloa barrukoa botaten eben, behera. Zuloetara erretirau egiten dira. Gauean ibilten dira horreek danak beti, azkonarrak. Lezan atxurtuta harrapau eben azkonarra. Zuloa topau, eta gero txakurrak abisetan dau han dagoala. Akabuan txakurra isilik egon eta barruan zeozer egoala asmetan eban.
Informer: Agustin Barandiaran
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala