Ota-bedarra
- 2012
- MUNGIA
Jesuitetara babea eroaten eben, eta berdurak eta esnea plazara. Bendejea astoan eroaten eben, zakuetan. Plazea Andra Mari aurrean egiten zan, orduan etxerik be ez egoan eta. Bonbardaketeak plazea apurtu egin eban eta barria egin behar izan eben. Bakotxak norbere postutxua eukiten ei eban.
Etxean ganadua euki dabe: 8 bat behi, txahalak, txarriak, oiloak, konejuak, asto piloa… Astoak jaio orduan ez ebezan saltzen eroaten. Landak eta basoak garbitzeko be eukiten ziran etxean. Orain, Abadiñora eroaten ei dira. Txarrikumak etxean eta plazan be saltzen ebezan, taka-taka oinez eroanda. Lehenago etxeko jeneroa jaten zan; gaur egun, ostera, pernilak-eta erosi egiten dira. Gabonetan izan ezean, ez zan kanpotik okelarik ekarten. Euren amak oilarrari ahora emoten eutsan jaten, lehenago loditu eiten.
Informer: Natividad Bilbao Onaindia
Foundation: Labayru Fundazioa