Berak egineko bizikletea
- 2018
- IGORRE
Euskeraz ikastera etorten ziran guztiek euki eben lekua; inori ez eutsien ukatu. Ume euskaldunak egoten ziran, baina gehienak erdaldunak ziran. Eskola txiki horreetatik, −bere alabak Mari Angelesen etxera joaten ziran, beste batzuk Tere Rotaetxeren etxera, besteak…− ez joiazan ezer jakin barik. Euskaldun txikiak ziran, baina euskaldunak. Orduan, danak batu ebezan, eta, batze horretan, andereño hareek eskolara joan ziran maistra bezala. Oso ondo atera jaken dana. Jente askoren sakrifizioa egon zan, baina ondo atera zan. Orduan etxeko eskolak kendu egin ziran.
Informer: Karmele Goñi
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa