• 2015
  • MUNGIA
Return

Eskolako kontuak

 

 

Bentadeseko eskolara joaten hasi zan, 10 urte ingurugaz. Orduan, monjak egon ziran bertan. Kobretan hasi ziranean, eskola publikora pasau zan. Neskentzat firmetan jakiteagaz nahikoa izaten zan.

 

Akorduan dauka, behin, amak abarketa gorriak erosi eutsazala, eta hareekaz joan zala eskolara. Pozez beterik joan zan. Arratsaldean eskolatik urten ebanean, trugoia eta euri zaparradea ziran. Abarketak kendu, eta ortozik igon eban Elordi gainera, oinez.

 

 

Amak traputxuagaz egineko poltsatxuan sartzen eban koadernoa. Liburu bat besterik ez dau euki eskolan ibili dan denpora guztian; eta eskribiduteko pizarrea eta pizarrina.

 

 

Informer: Eusebia Duo

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa