Abarkak
- 2013
- ZAMUDIO
Bost-sei urtegaz sartu zan kolegioan eta gerra arte han egon zan. Interesgarria da aldi hartako zuzendaria Iparraldekoa zala, Jean Baptiste d´Aran. Euskalduna zan. Uste dau abizen hori nahiko zabalduta dagoala Iparraldeko euskaldunen artean. Kolegioan erderaz egiten eben. Azkeneko urtean bakarrik, Gerra aurretik, hasi ziran euskerazko klaseak emoten, baina bakarrik nahi ebenak joan eitekezan euskerazko klaseak hartzen. Bestela ikasgai guztiak erderaz emoten ebezan.
Informer: Javier Goitia
Foundation: Bilboko Udala