• 2010
  • BERRIZ
Return

Eskola-kontuak

 

Okangoko eskolan hirurogei ume egozan gela berean, hori bai, alde batera mutilak eta bestean neskak jesarrita. Edade guztietako umeak egozan maistra bakarragaz. Lekukoa bost urtegaz hasi eta hamalau urte egin arte ibili zan eskolara. Gero gau-eskoletan be ibili zan.

Eskolako gai guztiak ikasteko liburu bakarra egoan: Enciclopedia escolar eritxana.

Eskolako oroitzapenez galdetzean barriemoileak eretxi desbardinak emon dabez. Batak sano oroimen ona erakusten dau, besteak ostera gurago eban etxean lanean lotu eskolara joan baino. Antza maistrea sano gogorra zan eta jo egiten zituan umeak. Batzuentzat orduko eskola denporak latzak izan ziran.

 

Informers: Herminia Lazpita and Klaudio Berrizbeitia

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala