• 2016
  • ZEANURI
Return

Errotearen turtujoia

 

Antepara horrek behean, barrenean, azpi-azpian hiru urtekera daukaz. Sifloia hasikeran zabala eta amaieran estua dan tutua da, eta handik urak presinoan urteten dau. Ur horrek, sifloitik pasau eta gero, turtujoiraren edo turbinaren katiluetara urteten dau. Turtujoia burdinazko borobila da eta 18-20 bat katilu daukaz. Urak katiluak joten dauz eta turtujoia bueltak emoten hasten da. Turtujoiak non bueltak emon euki behar dau, eta horretarako brontzezko txoria dauka azpian; eta txori hori brontzezko opilean geratzen da. Hori guztiori mahaia esaten jakon ohol baten ezarrita dago. Ohol hori kate baten bidez bajatu edo jaso egin leiteke.

 

Informer: Ander Manterola

Related Videos