• 2016
  • ZEANURI
Return

Errotearen ardatza

 

Turtujoiak erdian zulo bat dauka eta zuloorretan ardatza sartzen da. Ardatza egurrezkoa da, gehienetan haretxezkoa, eta laukia da. Turbineak bueltak emoten dauzanean, ardatzak be bueltak emoten dauz eta gaineko harria daroa.

Hori guztia errotapea da, baina hemengo mobimentu guztia goiko pisuan jasoten da. Eta solairu horretan dago benetako errotea. Hau da, harri bi borobil. Gaineko harria goikoa eta behekoa bestea. Azpiko harria geldi egoten da.

Ardatzak beheko harria atrabesetako burdinazko zatia hartzen dau. Horri ezpatea esaten jako. Ezpata hori goiko harrian lotzen da, muxerea deritxon engranaje batean. Muxera hori zilakaz lotu egiten da.

 

Informer: Ander Manterola