• 2013
  • BERRIZ
Return

Erromeriara Durangora

 

Domeketan Durangoko erromeriara joaten ziran. Durangon etxe bat eukiten eben zapatilak kendu eta zapatak jazteko, eta bueltan etxerantzean alderantziz. Ordubete eta lauren tardetan eben Durangoraino, eta bueltan hamaikak ingururako etxera. Oinez joaten ziran neskak koadrilan eta negu partean, euria asko izaten zanean, lau edo bost juntetan ziran eta taxia hartzen eben. Erromeria Ezkurdian izaten zan. Buelta guztitik joaten zan jentea erromeriara. Andra Mariko eleizpean gaztaina erreak saltzen ziran, eta neguan hantxe erosten ebezan gaztaina erreak (dozena bat gaztaina bost pezetan), eskuak berotu eta hareexek jan.

 

Informer: Justa Oregi

Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala