Lolotxu, aingerua
- 2014
- MUNGIA
Bonbardaketeak etxean harrapau ebazan. Durangoko matrimonio bat euren etxera joanda salbau zan. Aitak aterpe moduko bat eukan eginda, bertan gorde eitezan. Egunez, baserrira joaten ziran, eta gauez, aterpera. Santa Ageda ondoan egoan frentea.
Otxandioko batzuk be etorri ziran eskapan ardi-errebainuagaz. Erreketeak edo txapelgorriak ailegau ziranean, salbauta sentidu ziran, baina arteetan dana zan balazoa eta bonbea, bazter guztietatik.
Informer: Natividad Bilbao Onaindia
Foundation: Labayru Fundazioa