Eskubeharra ezinbestekoa izan
- Services
- 2023
- BERRIZ
Erleak diferenteak izaten dira: erreginea, esaterako, arrautzak ipinten dauana da. Erreginarik ez badago, besteak hil egiten ei dira. Erleak lora desbardinetatik ibilten dira, eta horregaitik eukiten dau gustu diferentea eztiak. Alabearen gizonak, kasurako, baserria dauka Santander aldetik eta han ginarrearena bakarrik dago. Eztia iluntxuagoa da. Hemen inguruan lora-klase guztiakaz egiten dana da, multiflora.
Erleek argizaria egiten dabe eta haren tubotxuetan eztia sartzen dabe; eta beteten dabenean, ondo tapauta ipini, gainera. Erleak behar asko egiten dau. Eurek urtean baten ateraten eben eztia, udagoienean. Lehenengo tapea kendu erlauntzari, eta saparrak noraino beteta dagozan begiratu. Gero bi edo hiru ixten jakoz eta besteak kendu. Kendutakoak apur bat preparau egiten ebezan argizariagaz, barriro bere lehengo lekuan sartzeko.
Informer: Josefina Ereñozaga
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa