Gero eta pastore gitxiago dago
- 2017
- ZEANURI
Bateoaren ostean, ospakizuna egiten zan etxean eukiezan gauzakaz: okelea, oiloagaz egindako zopea, garbantzuak, etab. Oiloa hiltea obligazinoa izaten zan amari saldea emoteko; eta gero, oilo hori albardauta-edo ipinten zan. Oiloa egitea derrigorrekoa zan. Oiloaren saldeak grasa asko eukiten dau eta horregaitik zan ona. Garbantzuen usaina asmauta zeloakaz egon behar izaten eben kuartuan. Ama egun bian-edo egoten zan saldea hartzen. Bikotxak euki ebazanean, medikua etorri jakon bisitan eta txuleta ederra merezi ebala esan eutsan.
Informer: Maria Abio