• Services
  • 2023
  • BERRIZ
Return

Emakumeek kontratu bako beharrak egiten ebezan

 

Sasoi haretan normala izaten zan andrak ezkondukeran beharra ixtea. Ama kriada ibili zan, eta ezkondu zanean beharra itxi eta norbere umezain geratu zan etxean. Umeak oinez ikasi orduan hasi zan barriro beharren. Beharra bai baina deklarau bakoa. Beharra itxi eta gero, asko eta asko damutu egingo ziran. Andrazko askok lonjetan egiten eben behar. Tailerretan legezko beharra egiten zan, eta legez kontrakoa egiten eben emakumeek lonjetan. Orain ikusten dira horren ondorioak.

 

Informers: Begoña Barrainkua and Jose Joakin Biritxinaga

Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala