Zeleminean
- 2010
- BERRIZ
Eguen Zuriko eguna,
Jaungoikoak berak egina,
eskola-mutilak ibiltzeko
limosna on baten bila.
San Kasiano obispoa,
eskola maisu jakituna,
Jesukristoren fedeagaitik
odola emon ebana.
Txioka dago mirua,
beste aldean dirua,
lukainkarikan ez badaukazu
bardin deusku dirua.
Han goian-goian goldea,
haren gainean belea,
etxe honetako nagusi jauna
nekazari langilea.
Santua bitartez dala,
ez eizu izan okerrik,
orain bagoaz danok aurrera
agur danori eginik.
Etxeko andra mondrongo,
hik ez dok asko emongo,
hik emoten donan diruagaitik
ez jonagu asko edango.
Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala