Arre, arre mandako
- 2012
- MUNGIA
Orduan dultzaineru asko egoan, Bedian be bai, Ayesta izeneko bat. Lekukoaren aita be dultzaineru izan zan, eta osabeak tanborra joten eban. Udako jaietan, plazarik plaza ibilten ziran alkarregaz; bai Arratialdean zein Gernikaldean.
Lekukoak ez daki dultzainea joten non ikasi eben, seguruenik eurek euretara ikasiko ebela esaten dau.
Orduko erromerietan dultzainea eta albokea joten ziran. Zeanurin agarraduan dantza egitea pekatua zan, debekatuta egoan; sueltuan egiten eben bakarrik.
Zeanurin albokeruak be baegozan, Jose Amundarain eta Andoni Goikoetxea.
Informer: Enrike Etxebarria
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa