Errosarioa egunero errezetea
- 2012
- MUNGIA
Modu bitara egiten eben. Motor txikietan egiten eban behar bere aitak eta motor txikietan egiten ziran erdi bi. Erdia jaubearentzat izaten zan eta beste erditik ba, lau gizon badagoz, sei partila ateraten ziran, sei maria. Eta gero hareei lau gizonei emon maria erdi bana. Kasu baten, jaube bi eta lau gizon egon badira motor txikietan, erdi bi (longanadue edo geroagoan txantela) egiten ziran eta erdia jaubeari emoten jakon eta beste erdia; sei gizon badagoz (lau kanpokoak eta bi jaubeak), zortzi maria atara. Hareei gizonei, maria erdi bana emoten jaken altzetan ebenean. Jaubeak ez dau altzetan ezer handik. Maria, eta altzetan diran beste maria bi, erdi bana eurei gizonei. Eta irabazten zan maria ta erdi. Maria zati bakotxari esaten jako, partija.
Baporetan 50 ta 50 egiten zan baina biberak-eta gizonen partetik pagetan zan, longanadutik egiten zan. Gauza batzuk egoten ziran jaubeak ordaintzen zituanak eta beste batzuk gizonak, eta gero egin partilea eta “ambas partes”. Hamasei badagoz hamasei, eta hamabost badagoz hamabost. Baina jaubeak berenetik egin behar dau makinisteari ordaindu, engrasadoreari be bai, laguntzeko euki dauazan gizonei be bai, hori jaubearen mandatik. Gero petroleoa, sarea konpontzea eta be, jaubeak ordaintzen izan ditu bere erditik.
Informer: Maria Uriondo
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa