Mari Urrika
- Mythological characters
- 2010
- BERRIZ
Tira gehien euki dauan beste ermita bat Bizkargikoa izan da. Santakurtzeek entzute handiak daukie, gerrea dala eta ez dala. Erre egin zan birritan eta asko hil egin ziran, asko. Historia dago Bizkargiri buruz. Meakurreko kanpaiak joten ebanean juntetan ziran ziran eleiztarrak.
Artoak ereiteko sasoia izaten zan, eta etxean esaten eutseen egun hori haziak botateko espeziala izaten zala. Aitari eta amari esaten eutseen beste egun baten egingo ebela hori, bezperan eta biharamonean, ermitera joan gura izaten eben goizean eta. Baina esaten eutseen egun hori berezia zala eta hobeto ernetan zala. Goizean goizetik jagiten ziran. “Karajo, gero be joango gara Bizkargira eta lehenengo arto erein behar da, ba, apur bat”, esaten eutsen aititak. Solo bat egoten zan preparauta, prest ipinita, gertuta dana, goizean ereiteko, eta haziakaz urteten eben. Umeak haziak botaten, aita zuloak egiten eta ama eta aitita-eta, tapetan ibilten ziran. “Hasi dira Meakaurren kanpaiak, eta ia amaitzen badogu!”, esaten eben. Kanpaiak amaitu, etxera joan eta arpegia garbitu-edo, eta han joaten ziran Leketxebarrira galapaka. Andramarin parau apur baten, eleizan eukiten eban sartu-urten bat abadeak eta aurrera.
Informer: Josefina Oregi
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa