Domeketan behar egiteko baimena
- 2013
- BERRIZ
Kaseta azpian 3 tanke dagoz eta han arrain bizia eroaten da. Kaineagaz arrain bizia atrapetan da karnatea atunerako, kainaberarako. Baporean joaten da hori arraina, eta aparatuakaz, bisteagaz edo patroiak ur azpian radarragaz arrainak ikusten dauzan tokian jaten emoten jake amasea. Han egoten da karnata bizia, antxobea edo sardinea edo txitxarroa. Atunak saltoka hasten dira orduan, eta baporea parau egiten da. Atuna norberaren alboan saltoka hasten da, eta orduan gizonak kainaberakaz, arrain bizia amuan ipini, eroan. Horreek dira biberoak.
Informer: Felipe Iriarte
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa