Udan Berriz hutsik lotzen zan
- Services
- 2023
- BERRIZ
Bendejea saltzen Bilbora joaten ziran trenean. Apeaderoaren ondoan bizi ziran, trenaren paradan-paradan. Lehenengo ama joaten zan esneakaz Bilbora, eta gero plazara. Eurak handitxuagoak egin ziranean, ama esneakaz joaten zan eta eurak plazara, Erriberara. Danetarikoa eroaten eben: azak, porruak, letxugak, bainak, koliflorak, azelgak...
Orduko trena ikatzezkoa izaten zan. Ordubete inguru tardetan zan Bilbora. Trenak atzean beste bagoi bat ekarren, eta hantxe eroaten zan jeneroa. Gero kamioiak hasi ziran berdurak-eta eroaten, ze trenean kabidu be ez ziran egiten; jenteak bendeja gehiago egiten ebalako. Eurak trenean joaten ziran, eta jeneroa kamioiatan.
Informer: Geron Meñika
Foundations: Zamudioko Udala and Labayru Fundazioa