Baserriko bizimodua euki dau. Bendejea saltzen hasi zan ezkonduta gero. Bere ahizta solteratan, eta bera ezkondu eta gero. Tomatea, piperrak, bainak... eroaten ebazan Bilbora trenean. Gero kamioiak-eta hasi ziran. Seiretako trena hartzen eban, eta Bilbon kargeruak egoten ziran kargea plazara eroateko. Ordaindu egin behar izaten jaken. Trena Mallonara heltzen zan, eta han fielatoa egoten zan.
Informer: Gloria Bustinza