• 2014
  • BILBAO
Return

Belgikako bizimodua

 

Andereño bi etorten ziran astean behin; bata Bergarakoa eta bestea Eibarrekoa. Amberesetik etorri behar izaten eben. Hareek emoten eutseezan ikasketak. Urte horretan, ofizialki, behintzat, ez eben larregi ikasi.

Hango kolegioetan Flamenkoek klaseak eukiko ebezan monjan menpean. Monjak ziran hareen kolegioa eroienak. Eurakaz beti egoten zan monjaren bat-edo, apur bat euren ardurea eukana. Don Mateo hasi zan gero apur bat laguntzen. Urte hori alde horretatik urte galdua izan zan. Eguna pelotan egiten, jokatzen eta guztiok alkarregaz paseoan joaten emoten eben.

 

Informer: Javier Goitia

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa