• 2014
  • ZAMUDIO
Return

Auzolanean frontoia eta plazea egin

 

Zamudion frontoi txiki bat egon zan. Lekukoa akordetan da Zamudioko lehenengo frontoi txikia herriko albañilagaz eta herriko jenteagaz egin zala, merkeagoak urten eiten. Ez egoan dirurik ez eskulanik! Baserri bakotxekoek egun bian egin behar eben behar; baserri batekoek egun bian, hurrengo baserrikoek beste egun bian, eta holan.

Zulo bat egin zan, periodiku batzuk sartu ziran eta txanpon batzuk bota ziran, gaur egiten dan antzera. Txanponak gitxi izango ziran, baina! Hori zan egon eiten han seinale bat inoiz altzetan bada-edo, noiz egin zan jakiteko. Periodikua, arteko egunekoa-edo, kaxa baten barruan sartzen zan eta zementoa-edo gainetik.

Zamudioko plazea be Zamudioko biztanleakaz egin zan. Baten batek ezin baeban lagundu beharrean ebilelako, herriko beste obreru bati ordaindu behar eutsazan egun bi plazea egiteko.

 

Informers: Angel Aurre and Miren Ormaetxea

Foundations: Zamudioko Udala and Labayru Fundazioa