Santiago egunean behar egin ezkero, multea
- 2018
- ARRATZU
Atuna harrapetako antxoba bizia ipinten da kainaberan. Antxobak uretara bota egiten ziran, atuna baporaren ondora etorri eiten. Lehenengo kubiertan egurrezko biberoak egiten hasi ziran, baina ez eben ondo urteten, eta aluminiozkoak egiten hasi ziran barruan. Atuna ez dago beti leku berean, batzuetan urrunago, beste batzuetan hurrago. Atuna hartzeko orduan, sei-zazpi lagun gelditzen dira alderdi baten kainabereagaz, beste batzuk antxobea uretara botaten, eta bi-hiru lagun, atuna ondora datorrenean, txistakaz barkura altzetan. Txistea burdina biribila da, eta behin arraina kainaberan dagoala, barkura altzetan laguntzeko balio dau. Atuna banan-banan harrapetan zan, pikean.
Informer: Julio Muruaga