Erramua eta Pazko eguna
- 2010
- BERRIZ
Irailaren 20 inguruan aharitoa bota behar izaten jake ardiei, umeak euki daiezan. Abuztuko hilean behera bajatzen dauz bedarra jan daien, eta gero igon. Gabonak pasau arte egoten dira goian, urtarrilaren bigarren astera arte; eta gero, atzera eroaten dauz beheko landetara, jaten. Otsailaren 20 inguruan hasten dira umeak egiten. Bildotsak loditu egin behar izaten dira esneagaz, gero saltzeko. Errioxa aldera eroaten dabez. Bildotsak kendu orduan, apirilean lehenengoetan, esnea batzen hasten dira, saltzeko. Ekainerako ardiak moztuta eukiten dabez: lehenago eskuz egiten ebezan, baina orain semeak makineaz egiten dauz.
Informer: Enrike Etxebarria