Aratusteen etena
- 2014
- MUNDAKA
Artazuritzea egin behar izaten ebenean hotz handia egiten baeban, portalean barik, arto piloa zaranean ipini eta suetean egiten eben. Mahaiek-eta destorbu egiten ebenean hormara pegetan ziran. Jeneralean, artazuritzea karrajuan edo portalean egiten zan, baina hotz handia egiten ebanean, suetean.
Artazuritzea danen artean egiten eben, eskuz; umeek bere ahal ebena. Zapea alderdi batera botaten eben eta artaburua zestora. Hortik zakuetara botaten ebezan, eta gero labasura. Labasua egin ostean, artoa igarten zanean, portalean joten eben. Handik arkara eroaten ebezan artagarauak, eta gero errotara; eta azkenean, ostera bere errotatik arkara uruna.
Informer: Pantxike Elgezabal