• 2017
  • ATXONDO
Return

Anporra laurenduta

 

Lausiana anporra era horretara zerratu dabe, gero eskilara-mailak egiteko asmoa daukielako, laurenduta, kantoituta, kantoiak aterata. Lehortzen dan bitartean ez dabe, kuadrauko bere mobimentua egin daian, bere hobentxoak hartu behar ditu, gero zepillaukeran dana bardin-bardin geratu daiten. Berezko indarra oraintxe erakutsiko dau oholak. Halan pilotu dabe, bitarteak itxirik, lehortu daiten. Oholtxoak sartu deutseez puntetan eta erdian, beheranzko hobena hartu ez daien, alkarren pisuaz kitutu daitezan. Oso inportantea da hori, ohola urdindu ez daiten.

 

Informer: Jesus Eguzkiza