Kandelario Gernikan
- 2013
- GERNIKA-LUMO
Berrizeko lonjetan behar egiten eben andra askok. Zaldibarren Muelles Zalduan, esaterako, gantxo bi daukiezan muelleak lotzeko ekarten eutseezan etxeetara furgonetan. Andrek libre eukiten ebenean egiten ebezan behar horreek.
Lonja txikitxu bi-hiru hasi ziran halako lanetan, baina diru baltza izaten zan, kotizau bakoa. Honenbeste emoten eutseen piezako, eta kito. Enpresakoek ekarten eta batzen ebezan piezak. Hilen azkenean egiten ziran kontuak.
Informer: Antonio Gerenabarrena
Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala