• 2016
  • SOPELA
Return

Ama kriada joan zan Bilbora

 

Amak, 18 urte eukazala, kriada joan gura izan eban Bilbora, beste lagun batzuk eta lehengusinak bere kriada joanda egozalako eta Elantxobeko bizitza eskasa zalako. Amama Eugenik, beraren amak, ez ei eban gura Bilbora joan eiten. Azkenean, Bilbora joatea erabagi eban, eta etxetik urten orduko, amak esan eutsan Bilbon urtebete egin baino lehenago ez bueltetako, ez eutsiela aterik zabalduko.

Bilbon familia on baten etxean egon zan. Matrimonioa eta hiru seme-alaba bizi ziran. Etxe haretako andreak ez ei ekian euskerarik, eta lekukoaren amak erderarik ez. Uzabak baekian euskerea, eta konpontzen ziran.

Bost persona izan ziran familian eta horreetarik hiru kriada joan ziran: bata, kozinera; beste bat, etxea garbitzen; eta hirugarrena, umeei kargu egiten. Gitxi irabazten eben.

 

Informer: Bene Markaida