Domu Santu eguna
- 2008
- MARURI-JATABE
Txitxi-burduntzi edo Basokoipetsu basoan edo etxean egiten eben, etxeko jeneroa paluan erreta: urdaia, txorizoa... Urte guztietan egiten eben. Labea euki eben etxe ondoan, eta amak ogia eta taloa egiten ebazan. Oromiñotik ekarten eben uruna ikusgarria zan, eta talo gozo-gozoak egiten ebazan. Bera eta ahiztea joaten ziran, arto-zakuak asto gainean ipinita urunetan. Inguruko jente asko joaten zan eurenera taloa jaten. Ama artistea zan taloak egiten; gustuagaz egiten ebazan.
Informer: Natividad Bilbao Onaindia
Foundation: Labayru Fundazioa