• 2007
  • MARURI-JATABE
Return

Akerrak nafarreria kendu

 

Etxatxun, Pakitaren etxean, beti egoten zan akerra. Idiren batzuk nafarreria ekarri eta ganadu guztia behean euki ei eben. Akerra gortan ipini eta apurka-apurka danek urten ei eben. Hatsa itzela eukiten dau akerrak eta harek kendu ei eutsen nafarreria. Nafarreria bronkioetakoa izaten zan; arnasestuan egoten ziran ganaduak. Hori benetako kontua dala dino lekukoak; gaixo guztiak ez dauzala kenduko, baina nafarreria baietz.

 

Informers: Milagros Larrazabal and Milagros Agirre

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala