• Distribuzinoa
  • 2010
  • Busturia
Atzera

Behekosua

 

Burutxea sua egiteko erabilten zan, sutarako. Orduan behekosua asko usaten zan baserrietan. Sua bizteko lehenengo zaramatxuak edo egur mehetxuak batzen ziran. Lekukoak dino onena otea zala. Otea ekarri, bertan ipini otatxuak eta haren ganean zaramak ipinten ziran, egur mehetxuak. Gero egur loditxuagoak eta gero tronkoak. Behekosuan laratza egoten zan eskegita. Behekosuak goian gantxo bat dauka kako bategaz. Horrek laratza izena dauka. Laratzean esnea egosteko galdarilea ipinten zan eskegita. Galdarileak arko baten eukiten eban astea. Bertatik eskegita ipinten zan eta esnea egosten zan galdarilan. Lapikokoa egiteko, ha brasatxua kanporatxuago ipinten zan eta ipinten zan treberea gainean. Treberan lapikokoa suabeago egiten zan.

Baserri askotan, alboetan, ornilluek egoten ziran. Handik brasea atera eta haregaz braseagaz ipinten zan janaria egiten suabe-suabe.

 

Barriemoileak: Patxi Bilbao eta Delfina Santamaria

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia

Erlazionatutako Bideoak