• 2017
Volver

Ogia egiteko prozesua

 

Garia errotara eroan behar izaten zan eihoteko. Gero, urun hori eralgi eta gaineko azala, zahia, ganaduari emoten jakon eta urun fintxua zakuan sartu eta errotatik etxera eroaten zan astoagaz. Azpiran uruna bota, ura berotu, lebadurea bota, eta nahastau egiten zan, eta ha amasea kikaratxu baten itxi. Aste batetik bestera ixten zan. Gero ha orea landu egiten zan eskuakaz, lodi-loditxu egin eiten, ogia atera arte. Astintzen zanean, zatiak egin eta labara sartzen ziran. Ordu erditik ordubetera egoten zan laban, tamainaren arabera.

 

Informador: Begoña Bereziartua