• 2010
  • BERRIZ
Volver

Ganaduen ermandadea

 

Herrian, auzo desbardinetan, ganaduen ermandadea egoan. Ganadua eukien baserritar gehienak ermandadean sartuta egozan. Etxe guztietako ganadua tasauta egoan, eta ganaduren bat hilten zanean, okelea subastau egiten zan. Diru hori behia hil jakon baserritarrari emoten jakon.

Ermandadeko jentea hilean behin batzen zan eta hilero kuotea ordaindu behar izaten eben. Ganaduari prezioa ipinteko ermandadeko hiru-lau gizon joaten ziran etxerik etxe kortak ikusten, eta eurak ipinten eben ganaduaren prezioa.

Kortak ikusten ebezan egunean, batzarra eta hamarretakoa egiten eben.

 

Informadores: Klaudio Berrizbeitia y Herminia Lazpita

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala

Videos Relacionados