![Erregenetako erregaluak](https://i.ytimg.com/vi/wS34-TBOM8M/mqdefault.jpg)
Erregenetako erregaluak
- 2011
- MARKINA-XEMEIN
Berdurea jaten zan asko: porrua, azea, koliflora, patatea. Orduan berdura klase gitxiago egoan. Frutea be asko egoten zan, muna- eta erreka-bazterretan sagarrak, esaterako. Urtebeteak egoten ziran udagoienean hasita. Kamaran edo lastategian ixten ziran bedar sikuaren gainean, eta zimel-zimel egiten ziran. Neguan laranjak etorten ziran herrira, eta baten bati zeozer gozoa eroan gura izaten jakonean, laranja batzuk eroaten ziran.
Informador: Maribel Gorostizagoiza