• 2018
  • GATIKA
Volver

Errekan peskan egin

 

Hemengo erreketan loinak, kiskailuak, angilak, arrankariak, kangrejuak hartzen ebezan. Amuaz eta sareaz atrapetan ebezan angilak. Firu baten sartzen ebezan arrak eta angilei haginetan katigatuta geratzen jakezanean ateraten ebezan. Harrak satsa egoan lekuan atxurka eginda hartzen ebezan. Angilearen umea angulea ei da. Angileari azala kendu behar jateko eta prijiduta jaten da. Azala kentzea gatxa ei da. Kangrejuak eskuz harrapetan ziran. Gaur egun ez dago kangreju amerikarra baino. Horrexek akabau ei dauz besteak. Lehenago kaskailua eta loinea be ugari egoan. Horreek be prijiduta jaten ziran. Loinak errekan gora joaten ziran arrautzak ipinten.

 

Informadores: Prudencio Asua y Zacarias Asua

Videos Relacionados