• 2016
  • ARRATZU
Volver

Eleizearen ardurea

 

Arratzuko eleizearen ardurea daroa: lorak ipini, tokadak (hil-kanpaiak) jo, abadeak atendidu, eleizan leidu, liburuak preparau,… Jairen bat dagoanean, lorak topau behar izaten ditu, herrikoei-eta preguntauta. Santisimoa altara printzipaletik altara txikira kanbietan danez, ha altarea lorakaz jazten da. Aste Santuko lorea kalea izaten da; osterantzeko lorarik ez da egoten, eta herriko jaietan etxean dagozan lorak ipinten dira. Eleizan aparteko zeozer dagoanean jazten da apur bat eleizea. Inor hilten danean be, abadeak deitu egiten deutso, eta berak emoten ditu abisu guztiak.

 

Informador: Josefina Uriarte