• 2017
  • ZAMUDIO
Volver

Bilbon plazea eta fielatoa

 

Bilbon egunero egoten zan plazea, Erriberan. Lekukoaren amaren denporan, orain plazea dagoan lekuan, itsasorantza dagoan azeran zelebretan zan plazea, kalean bertan. Ha baino lehenago, trenetik bajatu eta Unamuno plazan deretxoak pagetako ofizinea egoan, eta lekukoaren amak-eta han bertan saltzen eben jeneroa, seguru; gero, Erribera egin arte, erreka eskinan. Zamudiotik Bilbora saltzeko jeneroa trenean eroan ezkero, Unamunon inpuestoa pagetan zan. Han egoten ziran zeladoreak, eta horreek kontroletan eben bakotxak eroiana: berdurea, arrautzak, oilaskoak, oiloak, konejuak edo zer edo ha.

 

Informadores: Juana Artetxe y Daniel Leguina

Videos Relacionados