• 2015
  • GALDAKAO
Return

San Isidro eta Inmakulada

 

Inmakuladaren eta San Isidroren irudiak umetan ekarrita dagoz. Lekukoa-eta 10-12 urtegaz Galdakaora joaten ziran errifak saltzen. Baserri guztietatik ibilten ziran irudiak ipinteko dirua batzen; zelako afizinoagaz, barrez! Lehenengo Inmakuladaren irudia ipini eben eta gero San Isidrorena. Orain be egun biak ospatzen dira. Aurten San Isidro egunean Andra Mari Txikik jantzan egin eban eta gero umeakaz txokolatadea egin eben. Polito-polito egon zan. Inmakulada egunean be mezea eukiten dabe. Orain, urteokaz, defuntuen eguna egiten hasi dira azaroan, lehenengo zapatuan.

 

 

Informer: Agurtzane Iurrebaso

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa

Related Videos