• 2010
  • BERRIZ
Return

Frutak eta mermeladea

 

Beti euki izan dabe etxean frutea. Mermeladea egiten dabe frambuesa, grosella, okaran, makatz eta sagarrakaz. Danetik eukiten dabe.

Fruta bakotxaren sasoiari begiratzen jako mermeladea egiteko. Lehen, lanean ibili zanean, frutea izoztu, eta abuztuan oporretan egoanean egiten ebazan mermeladak. Orain jubilauta dagoanez, fruta bakotxari jagokonean egiten dauz.

Frutea batu ostean egosi bat emon behar jako, eta ur asko gelditu ezkero, apur bat kendu. Gero, pasau eta hazi guztiak kendu behar jakoz. Horretarako, esnea egosteko iragazkia erabilten dabe, burruntzaliagaz eraginda.

Honen ostean, pisau eta kiloko 600 gramo azukera eta koilarakada handi bat limoi ura bota. Azukereak eta limoi urak aleazino moduko bat egiten dabe eta konserbante lez ona da.

Azkenik, ura irakitan dagoala, poteak egosi, bete eta ahuspez ipini behar dira eta eurek huskina egiten dabe. Lehen poteak esterilizau egiten ziran baño-marian.

 

Informer: Juanita Bastida

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala